fdroiddata/metadata/net.osmand.plus/eu/description.txt

67 lines
4 KiB
Plaintext
Raw Normal View History

OsmAnd+ (OSM Automated Navigation Directions) mapa eta nabigazio aplikazio bat da, kalitate altukoak, mundu mailakoak eta libreak diren OpenStreetMap (OSM) datuetara sarbidea ematen dizuna. Gozatu ahots bidezko zein pantailako nabigazioaz, ikusi interesezko puntuak (POI), sortu eta kudeatu GPX lorratzak, erabili sestra-kurbak eta altitudearen informazioa, aukeratu kotxe, bizikleta eta oinezko moduen artean, editatu OSM eta askoz gehiago.
OsmAnd+ da aplikazio honen bertsio osoa. Mesedez egin dohaintza bat proiektua laguntzeko, babestu funtzio berrien garapena, eta eskuratu azken eguneraketak.
Ezaugarri nagusietako batzuk:
Nabigazioa
• Konexioarekin dabil (azkar) edo konexiorik gabe (ibiltaritzako kargurik ez atzerrian zaudenean)
• Biraz birako ahots-gida (grabatutako edo sintetizatutako ahotsekin)
• Aukeran erraien gida , kaleen izena bistaratzea, eta heltzeko orduaren estimazioa
• Ibilbidean tarteko puntuak onartzen ditu
• Ibilbidetik desbideratzean ibilbidearen birkalkulu automatikoa
• Bilatu tokiak helbidearen bidez, motaren bidez (adib. jatetxea, hotela, gasolindegia, museoa), edo koordenatu geografikoen bidez
Mapa ikuspegia
• Bistaratu zure kokalekua eta orientazioa
• Aukeran, lerrokatu irudia iparrorratzarekin edo zure mugimenduaren norabidearekin
• Gorde toki garrantzitsuak gogoko gisa
• Bistaratu inguruko interesezko puntuak (POI)
• Bistaratu sareko tesela espezializatuak, satelite ikuspegia (Bing zerbitzaritik), gainazal desberdinak turismoa edo GPX lorratzen nabigazioa eta gardentasun aldakorreko bestelako geruza gehigarriak
• Aukeran bistaratu izenak zure hizkuntzak, tokiko hizkuntzan eta idazketa fonetikoan
Erabili OSM eta Wikipediako datuak
• Kalitate oneko informazioa munduko proiektu kolaboratzaile onenetatik
• OSM datuak herrialde eta eskualdeko eskuragarri
• Wikipediako POI-ak, ikuspegietarako itzelak
•Mugagabeko deskargak doan, aplikaziotik bertatik
• Lineaz kanpoko mapa bektorial konpaktuak gutxienez hilean behin eguneratuak
• Eskualdeko datu guztiak edo errepideak besterik ez aukeran (Adibidez Japonia osoa 700 MB dira, errepideen sarea bakarrik 200 MB)
Segurtasun ezaugarriak
• Aukeran eguna/gaua moduen arteko aldaketa automatikoa
• Aukeran abiadura muga bistaratzea, eta jakinarazpena gainditzekotan
• Aukeran abiaduraren araberako zoom-a
• Partekatu zure kokalekua lagunek zu aurkitzeko
Txirrindulari eta oinezkoentzako ezaugarriak
• Ikusi oinez, mendian edo bizikletaz egiteko bideak, itzela kanpo aktibitateetarako
• Ibilbide eta bistaratze modu bereziak bizikleta eta oinezkoentzat
• Aukeran garraio publikoaren geltokiak (autobusa, tranbia, trena) lineen izenak barne
• Aukeran grabatu bidaia GPX lokal batean edo sareko zerbitzu batean
• Aukeran bistaratu abiadura eta altuera
• Bistaratu sestra-kurbak eta mendi-gerizak (gehigarrien bidez)
Hartu parte zuzenean OSM-n
• Eman datuen akatsen berri
• Igo GPX lorratzak OSM-ra zuzenean aplikaziotik
• Gehitu POI-ak eta igo zuzenean OSM-ra (edo geroago lineaz kanpo bazaude)
• Aukeran grabatu bidaia bigarren planoan (Gailua lo dagoela).
OsmAnd kode irekikoa da eta garapen aktiboan dago. Edonork lagundu dezake akatsen berri emanez, itzulpenak hobetuz edo ezaugarri berriak programatuz. Proiektua bizi-bizirik dago eta etengabe hobetzen da garatzaile eta erabiltzaileen parte hartzearekin. Proiektua diru ekarpenekin ere lagundu daiteke, funtzio berrien programazioa eta probatzea ordaintzeko.
Mapen kalitatea gutxi gora behera:
• Europa mendebaldea:****
• Europa ekialdea:***
• Errusia: ***
• Ipar Amerika: ***
• Hego Amerika: **
• Asia: **
• Japon eta Korea: ***
• Ekialde ertaina: **
• Afrika: **
• Antartikoa:
* Munduko herrialde gehienak deskarga gisa daude eskuragarri!
Afganistanetik Zimbawera, Australiatik Estatu Batuetara. Argentina, Brasil, Kanada, Frantzia, Alemania, Mexiko, EB, Espainia, ...
Ezaugarri zalantzagarriak:
*EzaugarriEzLibreak - Arteak eta diseinuak erabilera ez komertzialerako lizentzia dute.