Nabigatu inork begiratuko ez balu bezala. Firefox Klar berriak automatikoki blokeatzen ditu sareko jarraitzaile ugari — Abiatzen duzunetik ixten duzun arte. Ezabatu erraz zure historiala, pasahitzak eta cookie-ak, nahi ez dituzun iragarkiek jarraitu ez zaitzaten. Nabigatzaile gehienen "Nabigazio pribatua" ez da osoa edo erabiltzeko erraza . Klar beste maila bateko pribatutasuna dakar, dohan, beti zurekin beti zure alde — Mozillak egina delako, zure eskubideen alde sarean borrokatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea. PRIBATUTASUN AUTOMATIKOA • Blokeatu Web jarraitzaile ezagunak ezer gehiago ezartzeko beharrik gabe • Ezabatu zure historiala erraz - Pasahitzik ez, cookie-rik ez, jarraitzailerik ez NABIGATU AZKARRAGO • Jarraitzaileak eta iragarkiak kentzean, web orriek datu gutxiago behar dituzte eta azkarrago kargatzen dira MOZILLAK EGINA • Nork bere lineako bizitzaren kontrola izan behar duela sinisten dugu. Honengatik borrokatzen dugu 1998tik. Firefox Klar Alemania, Austria eta Suitzarako egindako Firefox Focus-en bertsio bat da, lehenetsita jarraipena desgaituta duena.