fdroiddata/metadata/de.danoeh.antennapod/eu/description.txt

8 lines
1.0 KiB
Plaintext

Doako eta ordainpeko milioika podcastetara berehalako sarbidea ematen dizun podcast kudeatzaile eta jotzailea, podcaster independenteetatik, argitaratzaile handietara, BBC, NPR eta CNN- Gehitu, inportatu eta esportatu jarioak neke gabe iTunes podcast datu-basea, gPodder, OMPL fitxategiak edo RSS URL soilak erabiliz. Aurreztu lana, bateria eta mugikorraren datu erabilera episodioak deskargatzeko automatizazio kontrolekin (zehaztu orduak, tarteak eta WiFi sareak) edo ezabatzeko (zure gogokoak eta atzerapen ezarpenekin). Baina garrantzitsuena: Deskargatu, jarioan entzun edo ilaran jarri episodioak eta zuk nahi erara gozatu erreprodukzio abiadura ezberdinetan, kapituluentzako euskarria eta itzaltzeko atzera-kontaketa.
Podcast-zaleek egina, AntennaPod iragarkietaz libre mantentzen da eta maiz eguneratzen da zure iruzkinen arabera.
'''N.B.''' Flattr funtzionaltasuna desgaituta dago konpilazio honetan API gakoa ez baitago iturrian.
Egiaztatu [https://github.com/AntennaPod/AntennaPod/wiki/About-AntennaPod#all-features ezaugarrien zerrenda osoa] gure Wikian.