fdroiddata/metadata/jackpal.androidterm/eu/description.txt
2019-03-29 07:32:14 +01:00

33 lines
1.7 KiB
Plaintext

Erabili Androidek duen barne Linux komando lerroa. Askatu zure barruko hackerra!
Hau "Android Terminal Emulator" aplikazio ezagunaren bertsio at da. Programa zoragarri bera, baina beste izen batekin.
Ezaugarri nagusiak
+ Linux terminal emulazio osoa.
+ Hainbat leiho.
+ Abiarazleko laster-bideak.
+ UTF-8 testua. (Arabiera, txinera, greziera, hebreera, japoniera, koreera, errusiera, thailandiera, eta abar)
+ Guztiz librea, iragarkirik ez, Aplikazio barneko erosketarik ez.
FAQ azkarra:
+ Testua sartzeko arazoak badituzu, saiatu "Hacker's Keyboard IME" instalatzen (bereziki Samsung edo HTC gailua baduzu)
+ Aplikazio hau ez da jolas emulatzaile bat.
+ Aplikazio honek ez du zure telefonoan root baimena eskuratuko edo zure IMEI zenbakia aldatuko.
+ Linux komando lerroa erabiltzen jakin behar duzu edo ikasteko prest izan.
+ Agian komando lerroko utilitate sorta bat instalatu nahiko duzu, esaterako "Busybox" edo "Debian chroot" zure Android gailuarekin datozen komandoak baino gehiago izateko.
+ -505 errorea jasotzen baduzu aplikazio hau Android 5.0 batean instalatzean, beste aplikazio batek baimen berak erabiltzen dituelako da. Beste aplikazioa desinstalatu beharko duzu Terminal Emulator for Android instalatzeko ("jrummy's Toolbox Pro" arazoak sortu ohi dituen aplikazio bat da.)
Android terminal emuladoreari buruz gehiago jakin nahi duzu?
Elkartu G+ komunitatera: #Android Terminal Emulator
https://plus.google.com/u/0/communities/106164413936367578283
Edo egiaztatu dokumentazio wikia:
http://github.com/jackpal/Android-Terminal-Emulator/wiki
Android terminal emuladorearen itzulpena gehitu edo hobetu nahi duzu? Begiratu ttps://github.com/jackpal/Android-Terminal-Emulator/wiki/Translating-to-Other-Languages argibideetarako.