fdroiddata/metadata/com.google.zxing.client.android/eu/description.txt
2019-03-29 07:32:14 +01:00

28 lines
1.6 KiB
Plaintext

Barra kodeetan gordetako informazioa irakurri edo QR kodeak sortu helbideak, kontaktuak edo testua gailuen artean partekatzeko.
Liburu, produktu eta web bilaketak Googleren zerbitzari batera doaz (jatorrizko herriaren araberakoa), hala ere bilaketa botoi pertsonalizatu bat sortu daiteke ezarpenetab, adib. duckduckgo.com/?q=%s edo wikibooks.org/w/index.php?search=%s.
Hurrengo barra kodeak onartzen ditu:
* UPC-A eta UPC-E
* EAN-8 eta EAN-13
* Code 39; 93; 128
* ITF
* Codabar
* RSS-14 (aldaera guztiak)
* QR Code
* Data Matrix
* Aztec ('beta' kalitatea)
* PDF 417 ('alpha' kalitatea)
Arazoetarako eta baimenen azalpenak ikusteko joan webgunera. Aplikazioak kontaktuak, aplikazioak, eta laster-markak QR kode batean partekatzea baimentzen dizu. Horregatik behar dira kontaktuen baimenak. Ikusi "Bisitatu garatzailearen webgunea" behean ( https://github.com/zxing/zxing/wiki/Frequently-Asked-Questions ).
Zure gailuak eskaneatzen ez badu, saiatu ezarpenetan gailuen akatsentzako konponbideak lehenbizi. Gaitu guztiak, eta gero saiatu banaka desgaitzen beharrezkoa zein den zehazteko. Honek ez badu laguntzen, garbitu gailuaren cachea eta ezarpenak Android ezarpenetatik.
Hauek ez badabiltza eta aplikazioaren arazoa dela uste baduzu, bidali mezua egileari honako informazioarekin. Informazio hau ez duten mezuek ez ute ekitea ahalbidetzen, eta ezikusi egingo dira.
- Gailu mota
- Ez dabilenaren oinarrizko azalpen bat: Kraskatzen da? Ez du eskaneatzen? Itxura arraroa du?
- Adierazi aurretik goiko urratsak probatu dituzula
- Hasten deneko gailuaren egunkariaren kaptura bat